Loader

ANDER UNZAGA – // ///

9,95 BEZa barne

      • Forbidden Colours
      • FORMATUA: CD – Digitala
      • KATALOGOA: 0f2c1
      • CD & DIGITAL MERKATURATZE DATA: 2020ko azaroak 26

 

01 – I
02 – II
03 – III
04 – IV
05 – V
06 – VI
07 – VII
08 – VIII

Eskuragarri

[EUS] Ander Unzaga pianista bilbotarra 20 urterekin murgildu zen eskenatokien munduan. Harrezkero, eta Travellin’ Brothers taldearekin batez ere, hara ta hona ibili da munduan zehar. Dozenaka herrialdetan egon dela eta mila kontzertu inguru eman dituela esan dezake. Horrez gain, hainbat musika proiekturen parte ere izan da eta kolaborazio ugari egin ditu, beti ere piano eta teklatuen atzean, bigarren lerroan.
2014. urtean Iruñara egin zuen salto, bertan goi mailako Piano Jazz ikasketak egiteko. Ikasketak bukatzearekin batera Nafarroako hiriburuan lanean hasi eta pixkanaka bertan finkatu du bere bizimodua.
2019. abenduan, Josu Ervitiren Drum Groove Estudioan (Berioplano) sartu zen, bere izena eramango duen lehen diskoa grabatzeko asmoz. Beste 5 musikarik ere hartu dute parte disko honetan, kontserbatorioko ikaskideak guztiak, Eric Deza (Eibar) gitarran, Aritz Ostolaza (Hernani) saxoan, Urko Peral (Lizarra) baxuan, Rubén Sánchez (Salamanca) baterian eta Erika Imizkoz (Noain) ahotsetan.
Diskoa grabatzeko mende hasierako Steinway bertikal zahar bat alokatu zuen, soinu berezi horren bila baitzebilen. 8 abesti dira, instrumentalak denak. Jazzetik abiatzen dela esan genezake, intrumentazioan batez ere, eta inprobizazioak leku garrantzitsua daukalako disko honetan. Baino bidean zehar badaude pasarte esperimental eta minimalistak. Ez dago hitzik disko osoan, abestiek ez daukate izenbururik, Anderren proposamena musikala da, besterik ez, melodia, armonia eta erritmoa.

[CAS] El pianista bilbaíno Ander Unzaga empezó con 20 años en el mundo de la música. Desde entonces hasta ahora, con la banda de blues Travellin’ Brothers sobre todo, ha viajado por el mundo recorriendo docenas de países y cientos de escenarios. En todo este tiempo ha participado también en numerosos proyectos musicales y realizado diversas colaboraciones, siempre detrás del teclado, en la comodidad del segundo plano.
En el año 2014 se traslada a Pamplona, para realizar allí los estudios superiores de Piano Jazz. En la medida en que va finalizando los estudios empieza a trabajar en la zona y poco a poco va afincándose en la capital Navarra.
En el año 2019, entra en los estudios Drum Groove de Josu Erviti, en Berrioplano, con la idea de grabar el primer disco que llevará su nombre. Junto a él, otros 5 músicos, compañeros todos durante los años de conservatorio. Eric Deza (Eibar) a la guitarra, Aritz Ostolaza (Hernani) al saxo, Urko Peral (Lizarra) al bajo, Rubén Sánchez (Salamanca) a la batería y Erika Imizkoz (Noain) a la voz.
Para grabar el disco alquila un viejo Steinway vertical de principios de siglo, en busca de ese sonido añejo tan peculiar. Son 8 temas, instrumentales todos, que nacen en el jazz, sobre todo por la instrumentación, y porque la improvisación juega un papel importante en el disco en general. Pero en el camino pueden encontrarse también pasajes más minimalistas y experimentales. No hay letras, ni textos, los temas no tienen título. La propuesta de Ander es puramente musical, melodía, armonía y ritmo.

 

My love wears forbidden colours,
my life believes.
My love wears forbidden colours,
my life believes in you once again.

 

Pisua 100 g
Tamaina 13 × 13 × 1 cm