Joseba B. Lenoirek jorratzen dituen proiektu anitzen artean bada bat musikari bikain honek bere buruari eskeintzen diona, ia modu unipertsonaleanegiteraino gainera,nahiz eta honakoan enkargu bidez sortutako lan baten aurrean gauden. Izenburuan argi adierazten duen gisan, ‘Instroak Vol.3’ kantu instrumentalez osatutako bere hirugarren lana da, ‘Bai, bagara’ filmerako espreski konposatutako zortzik zehazki osatzen dutena. Larraitz Zuazok zuzendutako road trip erako dokumental hau Iñaki Goirizelaiaren ideiaren emaitza da, eta bertan Iñaki bera ikusiko dugu Estatu Batuetan zehar barne zein kanpo bidaia batean murgilduta, gure baloreen bila, edota holakorik ote dagoen argitu nahian.
Felix Buffek bateriarekin egindako lana izan da kolaborazio bakarra, gainerakoan Josebak berak grabatu ditu gitarra, baxu, sintetizadore zein perkusioak, bere alde flematiko eta anbientalena agerian utziz. Hala erakusten digute soinu banda honen bukaerako hotsek, ‘Itsutzeraino’ piezak bereziki, baretasuna eta tentsioaren bateratze ederrean.
Azpimarragarriak dira ere ‘Azken bake dantza’ edo ‘Ilunsentia Colored Townen’ kantuetako hots lurrekoagoetatik giro etereoetarako bidaiak. ‘Apatxeren sukar ametsa’ edo diskoa zabaltzen duen ‘Agurra II’ kantuetan, aldiz, gitarra da gidaria, lurralde desertikoetan barneratu eta emozio elektriko hutsean lehertzeko.
Musikariak berak Gasteizen duen Gakobeltz estudioan grabatu eta Iñigo Irazokirekin batera Berako Atala estudioan nahastutako disko honek azaroan ikusiko du argia, dokumentala Bilboko Zinebi 2019an estreinatzearekin batera. Behin betiko proba, inspirazio iturri izan zituen filmeko irudirik gabe ere gailentzen den musikarentzat.
Javier Corral (Jerry)
My love wears forbidden colours,
my life believes.
My love wears forbidden colours,
my life believes in you once again.