FORBIDDEN COLOURS DISKOETXEA

PANEL

EMPTY FILES – B ALDEAK I

9,95 BEZa barne

[0f1c2] – Empty Files – B Aldeak I

      • Format: Digital (Spotify, Apple Music & Bandcamp)
      • Cat no: 0f1c2d
      • Digital Release Date: 26th Jul 2019
      • Legal Deposit: BI-366-2019

Agortuta

01 – Nobody (Original Version)
02 – Nobody (Iñok Ez Moxal Rework)
03 – Nobody (El_Txef_A’s cr78 Samba Extravaganza)
04 – Nobody (Kvalvika Remix)
05 – Nobody Is Gonna Help Me
 

Empty Filesen B ALDEAK I diska kaleratuko du Forbidden Colours-ek uztailaren 26an. Orain dela urtebete Empty Filesek lehenengo lan luzea argitaratu zuen. Emanaldiz emanaldi egon ostean, diska berri bitxi hau aurkezten digute. Berrinterpretaziotik dekonstrukziora bidaiatzen duen lana da B ALDEAK I. Moxal, El_Txef_A, Kvalvika eta, taldekideak diren Txufo Wilson eta José Lastra, 2018ko “Shadows” diskaren “Nobody” abestia erro hartuz, euren berrinterpretazio propioarekin datoz.
Lehenengo atal honetan, proiektuarekin lotura estua daukaten euskal musikariek parte hartu dute. Haietako bakoitzak jatorrizko lana eraldatu du, aske sentituz, bere estetikara moldatuz.
El_Txef_Ak gitarra grabaketa originala sampleatu eta ardatz hartuta, pop preziosistarantz hurbiltzen da, 90. hamarkadako Frantziako lehen pop-elektronikoa igurtzen.
Moxal, Hannot Mintegia-ren proiektua da, Audience-eko partaide ohia. Hannotek bertsio originala bere sustraietara erakartzen du, letrak euskararatuz eta bere Euskara pertsonalarekin abestuz. “Iñok Ez” izendatu duen interpretazioan, Ainara Legardonek ere parte hartu du.
Kvalvika, David Karba musikari elektroniko eibartarraren proiektua da, giro oniriko eta ilun batera eramaten gaitu, down-tempo eta down-pitcharekin jokatuz. Benetan krudela eta deseresoa Eibartarrak sinatu duen “Nobody”ren dekonstrukzioa.
Empty Filesek lehen aldiz “Nobody Is Gonna Help Me” abestia erakusten digu. B Aldeak I diskako bitxikeri interesgarrienetako bat. Txufo Wilsonek eta Jose Lastrak soinu diseinu partikularretik abiatuta mundu autemanezin batera gerturatzen gaituzte, non testura eta frekuentzia entzunezinak nabarmentzen dira beste xehetasun guztien gainetik.

 
My love wears forbidden colours,
my life believes.
My love wears forbidden colours,
my life believes in you once again.

 

Mastered by Jose Lastra.

Pisua 325 g
Tamaina 32 × 32 × 3 cm
SKU: 0f1c2 Kategoriak: , , Etiketak: , , , , , ,