ERRESERBA AGENTEA: inaki@forbiddencolours.net
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako āZilar printzakā EP-a 2019an. Biak Joseba Baleztenak produzituak izan dira.
Albiste ona da hirugarren lana irailean kaleratuko duela. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatuko du. āLAUTADAā izango du izena, duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez, eta jadanik entzungai dago lana zabalduko duen kantua, āErnaltzenā. Honakoa idatzi du Antton Iturbe musika kritikariak kantuaz:
MICE gurekin da berriz ere, dagoeneko ezagun zaizkigun dohain guziak bat eginez eta bere ohiko crescendo bizi eta dotore horri helduta inoiz baino urrunago iritsi zaigu oraingoan. āErnaltzenā-ek giharretatik astindu, hunkitu eta ezinbestean liluratuko zaitu. Adi izan, aurrerapen hau lehen kapitulua baino ez da…Ā
Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, IƱigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) bajuan, Aitor Garcia de VicuƱa (Pasadena) teklatuetan eta Miren bera ahotsean.