FORBIDDEN COLOURS DISKOETXEA

PANEL

INES

 

ERRESERBA AGENTEA: inaki@forbiddencolours.net

Inesen soinu-paisaiak eszena abangoardistarengatik duen lilura azaltzen du. Esparru honetan cluberako bideratuta dauden dantza erritmoak agintzen dute eta post-interneten ikus-kode estetikatik eragina dute.

Bere olgetarako helburua track baten parean dagoen bitartean, saioa genero eta jatorri aniztasunari garrantzi haundia duten dimentsiora bideratzea da, beti ere begirada politiko baten bidez. Bere saioek gaua gozamen eta erresistentzia gune direla islatzen dute. Autoadierazpen futuristako piezak, muga hegemoniko nagusiei aurre egiten dietenak.

Inesek bere unibertso musikala modelatu du, Dja izateaz gain, Frances Be-rekin batera KRII kolektiboaren sortzailea da. Ekimen honek emakumeen presentzia sustatzen du soinu elektronikoei lotuta dauden espazioetan. Astero euskal herriko irrati publikoan ematen den Moon Safari irratsaioko gidaria ere bada. Honen argitaratze-gidoia musika aurreratura dago bideratuta.

Pistara eramaten duen ekarpena beti da bakarra, erabakigarria eta ahaztezina. Underground zirkuitutik elikatzen den eta deejay baten saio bat izan beharko lukeenaren itxaropenekin jolasten dakien selektore batena da bere aukeraketa. Teknika erosoa eta orojakilea da musikalki. Besteak beste, Octos Octa, Jamz Supernova, Kelman Duran, Violet, Shanti Celeste, Toxe, Eris Drew, Jacques Greene, Nazira edo Valesuchi artistekin partekatu du kabina.