Loader
FORBIDDEN COLOURS DISKOETXEA

BIHOTZA

 

ERRESERBA AGENTEA: irene@forbiddencolours.net

2005ean hasi zen sesioak egiten, Madrilgo Malasaña auzoko gauetan, pistan sortzen den energia eman eta jasotzeko beharragatik. Naturalki hautatzaile musikala da eta baita txikitatik jazz-aren, rockaren, kraut rockaren, progresiboaren eta punkaren entzule.

Klubak eta egoitzak etorri ziren baina gehienbat, pertsonak ziren etorri zirenak. Modako markekin, diseinatzaileekin, artistekin, espazioekin… kolaboratu du, beti bere identitatea musikarekin indartuz.

Bere soinu propioetan lan egiten du, sesio indartsu, elegante eta iluntasun argikoak eskainiz. Emozio egoerak sortzen ditu eta entzuleak disfrutatzera, dantzatzera, konektatzera.. ematen ditu. Pentsamendu irekia eta eklektikoa du, guzti horrek DJ bezala proiektu berrietara daramalarik. 2015. urtetik Mugako Kids antolatzen du Play,n,kids-ekin batera, MUGAKO elektronika aurreratuko festibalaren barnean. Bertan familia osoarentzako sesioak egiten ditu, gurasoak dantza egiten ikusiz haurrek ere dantza dezaten eta beste motako soinuetaz ohitu daitezen. Integrazioa bilatzen du, guztientzako espazio berriak sortuz.

Gaur egun bere bizilekua den Gasteiz hiriko Jimmy Jazz aretoan DJ-a da eta hilean behin HEARTz elektonika sozialeko sustatzailea.