ERRESERBA AGENTEA: irene@forbiddencolours.net
Duela hogei urte inguru erosi zuen Balzak bere lehenengo ekipoa anaiarekin batera. Ordutik gaur egunera, Euskal Herriko klub, sala eta taberna askotatik pasa da. Aldi berean, 3.60 (Arrasate), Ziripot eta Jam (Bergara) aretoetako DJ erresidentea izan da, azken honetan, beste lagun batzuekin batera, programazioaren eta gestioaren arduraduna izanik.
2001ean Txapa Irratian hasi zen hip-hopari buruzko irratsaio batekin. Horretaz aparte, 2004ean jaiotako Kogollo Party Krew kolektiboko kide izan zen hamar urtez eta, 2013an, lehenengo BETaren (Bergarako Elektronika Topaketaren) antolakuntzan parte hartu zuen. Gainera, 2015ean, Haus Of Beats irratsaioa sortu zuen beste bi lagunekin batera.
Bere burua house DJ bezala definitu arren, Balzaren soinua ambientean/downtempoan hasi eta technoraino zabaltzen da.